Mezuak

Irudia
URDAIZPIKO-KROKETAK Osagaiak: Litro bat esne oso 200gr urdai-azpiko (txiki-txiki eginda) 135gr irin 135gr gurin Orea egin ondoren kroketak biltzeko 2 arrautz Ogi birrindua Prozedura: Gurina su-txikitan jarriko dugu lapiko batean desegin dadin Pixkanaka-pixkanaka irina gehitzen joango gara eta egurrezko goilara batekin bi osagaiak ondo nahasten. Irinarekin bukatu ondoren, berdin egingo dugu esnearekin; esne txorrota bota eta ondo nahasi. Pikortik atera ez daitezen: Sua pixka bat igo dezakegu esne hotzak oreari tenperatura ez jetsiarazteko Aldez aurretik esnea berotu Litro erdi esne gehitu dugunean, urdai-azpikoa gehituko dugu eta esnearekin jarraituko dugu. (denbora guztian oreari bueltak eman) Su txikitan lan egiten jarraituko dugu masa lodi bat lortu arte (egina dagoela jakingo dugu bueltak ematen utzi gabe, orea irakiten hasten denean). Kroketa oreak ez badu guk adina lodiera, jeitsi sua eta jarraitu buelt

OGIA

Irudia
OSAGAIAK; * Indar irin kilo erdi bat. * 240 gramo ama orea. * Gatza 40 gramo. (bi kolairakadatxo) * Legamia 18 gramo. * Ura:350 ml. * Olioa 20 ml. * Fruitu lehorrak (100 gramo). * Kurkuma 10 gramo. PROZEDURA: * Lehendabizi ama orea prestatu behar da. Horretarako pote batetan nahastu irin integrala eta ura, papila bat egiten. 3 egunetan egon behar da ukitu gabe, harrotzen. Hirugarren egunean kentzen da ura eta papilaren gainean dagoen zati bat. Gero sartu ur gehiago eta irin integral gehiago. Hau errepikatu egunero, ama orea mantentzeko eta gehiago egiteko. * Ogiaren masa egin. Nahastu bol batetan, 240 gramo ama orea, 540 gramo indar irina; 340 ml ura; 20 gramo gatza, olio 20 ml, eta fruta lehorrak 100 gramo. Elementu guzti hauek  nahasten dira 10 minutuetan, masa bat egin arte. Hemen ere kurkuma eta haziak sar ditzakegu. * Masa horrek harrotzen egon behar du ordu bat. * Ondoren, berriro masa nahastu 10 minutuetan. * Moldearen paretan olioa jarri, eta on

GURINEZKO PASTAK

Irudia
Osagaiak: ·          250g irin ·          50g glass azukrea ·          190g gurina Prozedura: Labea berotzen jarri 180º (goian eta behean) Nahasi bol batean 3 osagaiak eskuz (gogoratu eskutan itsasten ez den ore bat lortu behar duzula) Bandeja aluminiozko paperarekin estali Egindako orearekin Bolatxoak egin Hauek zapaldu Bandejan jarri (30 bat pasta aterako zaizkizu) Labera sartu (beroa dagoenean) 30-40minutu Aholkuak: ●        Cookies: Oreari txokolate pepitak gehituz gero ●        Fruitu lehorrak gehitu ditzakezu oso goxoak dira ●        Pastak egiten bukatu baino lehen pasta bakoitzaren gainean marmelada pixka bat jar dezakezu

JOGURT BIZKOTXOA

Irudia
Osagaiak:             Neurria: jogurt poto bat ·          Jogurt natural bat ·          Hiru arrautza ·          Olioa neurri bat ·          Azukrea bi neurri ·          Irina hiru neurri ·          Legamia poltsa bat Prozedura: Labea berotzen jarri 180º (goian eta behean) Osagai guztiak bol handi batetara bota Batidoraren laguntzaz ondo nahasi Orea molde batetan jarri Orea labera sartu (beroa dagoenean) 40 minutu pasa ondoren egina dagoen ziurtatu Egurrezko txotxa sartu bizkotxoan Txotxa garbi atera ezkero = egina dago Aholkuak: ●        Oreari gustuko duzuna gehitu diezaiokezu ○        Limoi edo laranja azal birrindua ○        Txokolate pepitak ○        Fruitu lehor zatitxoak ●        Arrautzarekin zuringoa batidorarekin altxa / Irina behatu iraztontzian =   harro harro gelditzeko.

PATATA TORTILLA

Irudia
Osagaiak: 2 arrautza 2 patata ertain Laurden bat tipula (aukerazkoa) Piper berde zati bat (aukerazkoa) Ekilore olioa Gatza Prozedura: Lehenengo pauso hau ez da derrigorrezkoa, tipula eta piperra gustukoak baditugu egingo dugu. Tipula zuritu (lehenengo kapa kendu) eta piperrari kendu barruko pipak. Garbitu Lehortu Txiki-txiki egin (zatitxo guztiak berdinak izan behar dute). Sutan olioa berotzen jarri (su handitan) Kontutan hartu patatak olioz estaliak egon behar dutela Bero dagoenean tipula eta piperrak bota eta sua jaitsi (ez dute kolorea aldatu behar, egin bakarrik) Bitartean patata Zuritu Garbitu Txikitu (zati guztiak berdinak izan behar dutela ez ahaztu) Tipula eta piperra dauden zartagina Su-handitara pasa Patatak bota Lehendabizi, patataren kanpo-aldea egingo da Su-txikitara jaitsi (barru-aldea egiteko horrela patatak kolore gehiegirik har ez dezaten) Bi arrautzak nahasi Patatak eginak daudenean a