Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2020
Irudia
URDAIZPIKO-KROKETAK Osagaiak: Litro bat esne oso 200gr urdai-azpiko (txiki-txiki eginda) 135gr irin 135gr gurin Orea egin ondoren kroketak biltzeko 2 arrautz Ogi birrindua Prozedura: Gurina su-txikitan jarriko dugu lapiko batean desegin dadin Pixkanaka-pixkanaka irina gehitzen joango gara eta egurrezko goilara batekin bi osagaiak ondo nahasten. Irinarekin bukatu ondoren, berdin egingo dugu esnearekin; esne txorrota bota eta ondo nahasi. Pikortik atera ez daitezen: Sua pixka bat igo dezakegu esne hotzak oreari tenperatura ez jetsiarazteko Aldez aurretik esnea berotu Litro erdi esne gehitu dugunean, urdai-azpikoa gehituko dugu eta esnearekin jarraituko dugu. (denbora guztian oreari bueltak eman) Su txikitan lan egiten jarraituko dugu masa lodi bat lortu arte (egina dagoela jakingo dugu bueltak ematen utzi gabe, orea irakiten hasten denean). Kroketa oreak ez badu guk adina lodiera, jeitsi sua eta jarraitu buelt