Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2020

GURINEZKO PASTAK

Irudia
Osagaiak: ·          250g irin ·          50g glass azukrea ·          190g gurina Prozedura: Labea berotzen jarri 180º (goian eta behean) Nahasi bol batean 3 osagaiak eskuz (gogoratu eskutan itsasten ez den ore bat lortu behar duzula) Bandeja aluminiozko paperarekin estali Egindako orearekin Bolatxoak egin Hauek zapaldu Bandejan jarri (30 bat pasta aterako zaizkizu) Labera sartu (beroa dagoenean) 30-40minutu Aholkuak: ●        Cookies: Oreari txokolate pepitak gehituz gero ●        Fruitu lehorrak gehitu ditzakezu oso goxoak dira ●        Pastak egiten bukatu baino lehen pasta bakoitzaren gainean marmelada pixka bat jar dezakezu

JOGURT BIZKOTXOA

Irudia
Osagaiak:             Neurria: jogurt poto bat ·          Jogurt natural bat ·          Hiru arrautza ·          Olioa neurri bat ·          Azukrea bi neurri ·          Irina hiru neurri ·          Legamia poltsa bat Prozedura: Labea berotzen jarri 180º (goian eta behean) Osagai guztiak bol handi batetara bota Batidoraren laguntzaz ondo nahasi Orea molde batetan jarri Orea labera sartu (beroa dagoenean) 40 minutu pasa ondoren egina dagoen ziurtatu Egurrezko txotxa sartu bizkotxoan Txotxa garbi atera ezkero = egina dago Aholkuak: ●        Oreari gustuko duzuna gehitu diezaiokezu ○        Limoi edo laranja azal birrindua ○        Txokolate pepitak ○        Fruitu lehor zatitxoak ●        Arrautzarekin zuringoa batidorarekin altxa / Irina behatu iraztontzian =   harro harro gelditzeko.

PATATA TORTILLA

Irudia
Osagaiak: 2 arrautza 2 patata ertain Laurden bat tipula (aukerazkoa) Piper berde zati bat (aukerazkoa) Ekilore olioa Gatza Prozedura: Lehenengo pauso hau ez da derrigorrezkoa, tipula eta piperra gustukoak baditugu egingo dugu. Tipula zuritu (lehenengo kapa kendu) eta piperrari kendu barruko pipak. Garbitu Lehortu Txiki-txiki egin (zatitxo guztiak berdinak izan behar dute). Sutan olioa berotzen jarri (su handitan) Kontutan hartu patatak olioz estaliak egon behar dutela Bero dagoenean tipula eta piperrak bota eta sua jaitsi (ez dute kolorea aldatu behar, egin bakarrik) Bitartean patata Zuritu Garbitu Txikitu (zati guztiak berdinak izan behar dutela ez ahaztu) Tipula eta piperra dauden zartagina Su-handitara pasa Patatak bota Lehendabizi, patataren kanpo-aldea egingo da Su-txikitara jaitsi (barru-aldea egiteko horrela patatak kolore gehiegirik har ez dezaten) Bi arrautzak nahasi Patatak eginak daudenean a