URDAIZPIKO-KROKETAK
Osagaiak:

  • Litro bat esne oso
  • 200gr urdai-azpiko (txiki-txiki eginda)

  • 135gr irin
    • 135gr gurin

    Orea egin ondoren kroketak biltzeko

    • 2 arrautz
    • Ogi birrindua

    Prozedura:

    1. Gurina su-txikitan jarriko dugu lapiko batean desegin dadin
    2. Pixkanaka-pixkanaka irina gehitzen joango gara eta egurrezko goilara batekin bi osagaiak ondo nahasten.
    3. Irinarekin bukatu ondoren, berdin egingo dugu esnearekin; esne txorrota bota eta ondo nahasi. Pikortik atera ez daitezen:
      1. Sua pixka bat igo dezakegu esne hotzak oreari tenperatura ez jetsiarazteko
      2. Aldez aurretik esnea berotu
    4. Litro erdi esne gehitu dugunean, urdai-azpikoa gehituko dugu eta esnearekin jarraituko dugu. (denbora guztian oreari bueltak eman)
    5. Su txikitan lan egiten jarraituko dugu masa lodi bat lortu arte (egina dagoela jakingo dugu bueltak ematen utzi gabe, orea irakiten hasten denean).
      1. Kroketa oreak ez badu guk adina lodiera, jeitsi sua eta jarraitu bueltak ematen. Hau lantzen, sua igo eta minutu pare batez eduki lapikoan bertan
    6. Kroketa orea bandeja batetara bota hozteko. (gau bat)
    7. Masari zatitxoak hartu eta goilara txikiz edo eskuz kroketa forma eman
    8. Arrautz eta ogi birrinduetatik pasa.
    9. Ongi berotutako olioan frijitu

    ON EGIN!!!



    Iruzkinak

    Blog honetako argitalpen ezagunak

    OGIA

    PATATA TORTILLA

    GURINEZKO PASTAK