PATATA TORTILLA


Osagaiak:
  • 2 arrautza
  • 2 patata ertain
  • Laurden bat tipula (aukerazkoa)
  • Piper berde zati bat (aukerazkoa)
  • Ekilore olioa
  • Gatza
Prozedura:
  1. Lehenengo pauso hau ez da derrigorrezkoa, tipula eta piperra gustukoak baditugu egingo dugu.
    1. Tipula zuritu (lehenengo kapa kendu) eta piperrari kendu barruko pipak.
    2. Garbitu
    3. Lehortu
    4. Txiki-txiki egin (zatitxo guztiak berdinak izan behar dute).
  2. Sutan olioa berotzen jarri (su handitan)
    1. Kontutan hartu patatak olioz estaliak egon behar dutela
  3. Bero dagoenean tipula eta piperrak bota eta sua jaitsi (ez dute kolorea aldatu behar, egin bakarrik)
  4. Bitartean patata
    1. Zuritu
    2. Garbitu
    3. Txikitu (zati guztiak berdinak izan behar dutela ez ahaztu)
  5. Tipula eta piperra dauden zartagina
    1. Su-handitara pasa
    2. Patatak bota
  6. Lehendabizi, patataren kanpo-aldea egingo da
  7. Su-txikitara jaitsi (barru-aldea egiteko horrela patatak kolore gehiegirik har ez dezaten)
  8. Bi arrautzak nahasi
  9. Patatak eginak daudenean
    1. arrautzekin nahasi (gogoratu olioa kentzea)
    2. Gatza bota
  10. Zartagin txiki batean
    1. Olio tanta pare bat bota (su-ertainean jarri)
    2. Bero dagoenean, aurreko nahasketa bota
  11. Tortilari buelta eman aurretik, gogoratu, tortilla itsatsita dagoela, sardexkaren laguntzaz askatu
  12. Platera zartagin gainean jarri (zartagina baino handixeagoa dena)
    1. Behar adina buelta eman (gehiago edo gutxiago egin atsegin duzunaren arabera)

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

OGIA

GURINEZKO PASTAK