JOGURT BIZKOTXOA

Osagaiak:
            Neurria: jogurt poto bat
·         Jogurt natural bat
·         Hiru arrautza
·         Olioa neurri bat
·         Azukrea bi neurri
·         Irina hiru neurri
·         Legamia poltsa bat
Prozedura:
  1. Labea berotzen jarri 180º (goian eta behean)
  2. Osagai guztiak bol handi batetara bota
  3. Batidoraren laguntzaz ondo nahasi
  4. Orea molde batetan jarri
  5. Orea labera sartu (beroa dagoenean)
  6. 40 minutu pasa ondoren egina dagoen ziurtatu
    1. Egurrezko txotxa sartu bizkotxoan
    2. Txotxa garbi atera ezkero = egina dago
Aholkuak:
       Oreari gustuko duzuna gehitu diezaiokezu
       Limoi edo laranja azal birrindua
       Txokolate pepitak
       Fruitu lehor zatitxoak
       Arrautzarekin zuringoa batidorarekin altxa / Irina behatu iraztontzian =  harro harro gelditzeko.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

OGIA

PATATA TORTILLA

GURINEZKO PASTAK