OGIA

OSAGAIAK;

* Indar irin kilo erdi bat.
* 240 gramo ama orea.
* Gatza 40 gramo. (bi kolairakadatxo)
* Legamia 18 gramo.
* Ura:350 ml.
* Olioa 20 ml.
* Fruitu lehorrak (100 gramo).
* Kurkuma 10 gramo.



PROZEDURA:

* Lehendabizi ama orea prestatu behar da. Horretarako pote batetan nahastu irin integrala eta ura, papila bat egiten. 3 egunetan egon behar da ukitu gabe, harrotzen. Hirugarren egunean kentzen da ura eta papilaren gainean dagoen zati bat. Gero sartu ur gehiago eta irin integral gehiago. Hau errepikatu egunero, ama orea mantentzeko eta gehiago egiteko.

* Ogiaren masa egin. Nahastu bol batetan, 240 gramo ama orea, 540 gramo indar irina; 340 ml ura; 20 gramo gatza, olio 20 ml, eta fruta lehorrak 100 gramo. Elementu guzti hauek  nahasten dira 10 minutuetan, masa bat egin arte. Hemen ere kurkuma eta haziak sar ditzakegu.

* Masa horrek harrotzen egon behar du ordu bat.

* Ondoren, berriro masa nahastu 10 minutuetan.

* Moldearen paretan olioa jarri, eta ondoren jarri masa osoa barruan.
* Sartu labean, 210 graduetan 50-55 minutuen artean. Labean bero goitik ete behetik. Lehenengo 20 minutuetan ontzi bat jarri behar da urarekin, hezetasuna sortzeko, ogiaren azala hobeto egiteko asmoz.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

PATATA TORTILLA

GURINEZKO PASTAK